Nortzuk Gara?


Sarreran zertxobait aurreratu dugun moduan, Igor Salterain Alberdi eta Ariane Insausti Amiano gara, Euskal Herriko (Abadiño eta Arbizu) bi ikasle-hezitzaile. Ikasleak, aurten Berrimet masterra egiteaz gain, bizitza ikaskuntza-prozesu moduan ulertzen dugulako. Hau da, egunero zerbait ikasiko dugu, kalean, unibertsitatean, ikasleekin, familian zein elkarrengandik. Alde batetik, gure profesioak exijituko digulako eta bestetik, horixe delako bizitza, adi egonez gero, egunero zerbait baino barneratu dugula antzemango dugu.


Ariane Insausti
Ariane Insausti



Igor Salterain
Igor Salterain


Hezitzaileak, aldiz, lehengo urtean Haur Hezkuntzako Gradua amaitu genuelako Mondragon Unibertsitatean, Eskoriatzan, alegia. Graduan zehar, lau praktika aldi eduki genituen eta bertan konprobatzeko aukera eduki dugu ze eskola motetan sentitu garen ase eta zeinetan ez garen gu sentitu. Aukera eduki dugu batak bestarekin konparatzeko eta baita, gure eskola ideala izango litzatekeena irudikatzeko ere. Eskola ideal hori berrikuntzan, integrazioan, globalizazioan eta inklusioan oinarrituko litzateke, eta horrexegatik, Berrikuntza Metodologien master hau egitea erabaki genuen. Blogean zehar, gure identitatearen markatxoak ere ageriko dira, pentsamenduak, egiteko moduak, esaldiak… Izan ere, publikoki egiten den horrek, jakintza eskuragarri jartzeaz gain, norberaren sinadura ere bertan geratzen da. Bestalde, gutaz zuzenean gehiago jakitea nahi izanez gero, gure masterreko aurkezpen bideoak ikusgarri daude:







No hay comentarios:

Publicar un comentario