miércoles, 21 de diciembre de 2016

ANIMAZIOA

Animazioaren atal honetan bideo batekin topatuko zara, bideoak, mezu garbi bat transmititzen du: garrantzitsuena ez dela ze mailako edo motako euskara egin, baizik eta egitea, "zeinen polita den zu euskaraz entzutea". Kulturaniztasunarekin pasatzen den moduan, "herritik mundura eta mundutik herrira", horixe da euskalkiekin gertatzen dela ere; norberan berea defendatu behar du, eta horretarako, erabilerarik efizienteena, erabiltzea da. Hala ere, bereaz gain, gurea edo komuna dena ere babestu behar da, denok uler gaitezen elkarrekin eta euskarari erabilera formal zein ekademiko bat aitor diezaiogun.





Gontzal Mendibil eta Xeberriren abestia:


Araban bagare
Gipuzkoan bagera
Ziberun bagire
ta Bizkaian bagara
baita ere Lapurdi ta Nafarran.


Guztiok gara euskaldun

guztiok anaiak gara
nahiz eta hitz ezberdinez
bat bera dugu hizkera.


Herri bat dugu osatzen
eta gure zabarkeriz
ez daigun utzi hondatzen.

Bagare, bagera,
bagire, bagara
Euskera askartzeko
oraintxe dugu aukera
Euskadi askatzeko
oraintxe dugu aukera.


No hay comentarios:

Publicar un comentario