Zer da euskaldun izatea? Galdera honek erantzun desberdinak izango ditu, pertsona desberdinei galdetzen badiogu. Batzuek, euskaraz hitz egitea dela esango dute, beste batzuk, euskal herrian bizitzea dela esango dute eta baliteke norbaitek, sentitzen den zerbait dela esatea, sentimendu bat dela hain zuzen ere. Baina pilotan txapelduna, txapela buru gainean duena dela argi dugun moduan, euskaldunak egiten gaituena euskara dela argi izan behar dugu; euskaldun izatea eta euskal herritarra izatea bi kontzeptu ezberdin baitira. Bada, adibidez, hainbat euskal herritar, izan nahi arren, euskalduna ez dena eta, aitzitik, hainbat euskaldun, euskara eduki arren, erdara hutsean ibiltzen dena.
Altxor bat daukagu gure barruan, euskaldunok soilik dugun altxorra, gure hizkuntza, euskara eta guzti honen inguruan hausnartzeko, euskal herriko pailazo ezagun batzuk 2009an Korrikarako idatzitako testua, hitz hodei bezala jartzen dizuet. Gai izango zarete testua osatzeko?
Beherko aldean testuaren linka jarriko dizuet irakurri al izateko,baina lehengo saitu testua osatzen.
(Argazkiaren gainean klikatzen baduzue handitu egiten da)
Beherko aldean testuaren linka jarriko dizuet irakurri al izateko,baina lehengo saitu testua osatzen.
(Argazkiaren gainean klikatzen baduzue handitu egiten da)

http://www.berria.eus/albisteak/33156/pirritx_porrotx_eta_marimotots_pailazoek_irakurritako_mezua.htm
No hay comentarios:
Publicar un comentario