lunes, 19 de diciembre de 2016

ULERMENA LANTZEKO ARIKETA


Ondorengo lerroetan ipuin bat aurkituko duzue, ipuin hau Zelaieta herri eskolako Lehen hezkuntzako ikasle batek Abadiñoko udaletxeak antolatutako ipuin lehiaketan bidalitako eta sariduna izandako ipuinak da. Ipuin honekin ulermen ariketa bat egin nahi dugu, zuen lana ipuina irakurtzea eta ondoren dauden galderak erantzutea izango da. Azkenik lehiaketan saridunak izan diren ipuinak azaltzen diren link-a jariko dugu, zuek hauetaz gozatu eta irakurri ahal izateko.


1. NEREA DINOSAUROEN MUNDUAN


Bazen behin neska bat Nerea deitzen zena, 8 urte zituen. Egun batean aitak museoara eraman zuen Nereari dinosauroak asko gustatzen zitzaizkiolako. Egun guztia museoan pasatu zuten. Dinosauroen eskeletoak, fosilak eta abar ikusi zituzten.

Etxera joateko orduan, Nereari T‐rex baten eskeletoa mugitzen hasi zela iruditu zitzaion, eta aitari esan zion:

‐Aita, aita, dinosauro hau mugitzen ari da!

Eta aitak erantzun zion:

‐Ez esan tontakeriarik, eskeleto bat da eta.

Eta Nereak bere buruari esan zion irudipena izan zela. Ondoren, aitarekin etxera joan zen. Oheratzean, bere dinosauro panpinei eguna kontatzen hasi zitzaien. Eta bukatzean esan zien:

‐Dinosauroen munduan egongo banintz…
‐Nik eramango zaitut nahi baduzu –esan zion Dino bere dinosauro panpinak.

‐Nork esan du hori? –esan zuen Nereak harrituta.
‐Nik esan dut, Dinok, eta 4 gurari eman dizkizut. 
‐Nik dinosauroen mundura joan nahi dut. Hori izan zen lehenengo guraria.

Han inguruan brakiosauro kume bat ikusi eta maskota moduan eduki nahi zuen Nereak. Bat‐batean kume horren ama agertu zen, 4 metroko lepoa bazuen behintzat. Orduan, hegaz egitea nahi izan zuen Nereak.

‐Hori izango da zure bigarren guraria.‐esan zuen Dinok.

Nerea hegaz zebilen bitartean pterodaktilo bat ikusi eta gainean jarri zen. Itsaso gainean hegaz nekatuta zegoenean, itsasora joan nahi izan zuen. Orduan, Dinok esan zuen:

‐Hori izan da zure hirugarren guraria.

Itsasoan zebilen bitartean Latosaurioa, Teratosaurioa…ikusi zituen. Orduan, bale bat agertu zitzaion eta aho zabalik berarengana zihoan. Nerea beldurtu egin zen eta etxera joan nahi izan zuen amets bat izateko. Horixe izan zen bere azken guraria.

Nerea panpinen ondoan esnatu zen eta konturatu zen dena amets bat izan zela.



June Carcavilla (LH4)





http://www.xn--abadio-0wa.org/eu-ES/Zerbitzuak/Euskara/Ipuin%20lehiaketa%202013%202014/02%20Saritutako%20ipuinak.pdf

No hay comentarios:

Publicar un comentario