lunes, 19 de diciembre de 2016

DENBORA-LERROA

Atal honetan aipatuko dira Euskal idazle ezagunenetakoak izan direnak denboran zehar. Alde batetik, ikasleei eskainiko zaie aukera euren izenak ezagutzeko, aurpegia argazki bidez jartzeko, euren idatziez jabetzeko eta denboran kokatzeko. Horretarako, denbora-lerroa edo timeline bat sortu da. Klasikoenetik hasi, eta gaur egun arte. Bestalde, nabarmendu daiteke idazle batzuk lerrotik urrun kokatzen direla, horiek, “klasikoan” kokatzen dira. Aldiz, lerroa ea ukitzen daudenak, “garaikidean”. Hodeian aipatu den moduan, euskalduna, euskara berea duena da. Era berean, Euskal idazlea ere, euskaraz idazten duen idazlea da. 

« Esanaren arabera, euskaldun zahar nahiz berriek idatziriko zernahi, literaturaren barrunbean sartzen baldin bada, euskal literatura da. Aitzitik Euskadiko jendeak —eta jakinaren gainean darabilt izen hau, Euskal Herriaren lehen zatiaren bitartez nahastea sor ez dadin—, erdaraz, edozein erdaratan, idazten duten neurrian ezin daitezke izan euskal idazle; euskaltzale sutsu agertzen baldin badira ere, erdal idazle dira.  »
Koldo Mitxelena (2001)





No hay comentarios:

Publicar un comentario