Ondorengo lerroetan ipuin bat aurkituko duzue, ipuin hau Zelaieta herri eskolako Lehen hezkuntzako ikasle batek Abadiñoko udaletxeak antolatutako ipuin lehiaketan bidalitako eta sariduna izandako ipuinak da. Ipuin honekin ulermen ariketa bat egin nahi dugu, zuen lana ipuina irakurtzea eta ondoren dauden galderak erantzutea izango da. Azkenik lehiaketan saridunak izan diren ipuinak azaltzen diren link-a jariko dugu, zuek hauetaz gozatu eta irakurri ahal izateko.
1. NEREA
DINOSAUROEN MUNDUAN
Bazen behin neska bat Nerea
deitzen zena, 8 urte zituen. Egun batean aitak museoara eraman zuen
Nereari dinosauroak asko gustatzen zitzaizkiolako. Egun guztia
museoan pasatu zuten. Dinosauroen eskeletoak, fosilak eta abar ikusi
zituzten.
Etxera joateko orduan, Nereari
T‐rex baten eskeletoa mugitzen hasi zela iruditu zitzaion, eta
aitari esan zion:
‐Aita,
aita, dinosauro hau mugitzen ari da!
Eta
aitak erantzun zion:
‐Ez
esan tontakeriarik, eskeleto bat da eta.
Eta Nereak bere buruari esan
zion irudipena izan zela. Ondoren, aitarekin etxera joan zen.
Oheratzean, bere dinosauro panpinei eguna kontatzen hasi zitzaien.
Eta bukatzean esan zien:
‐Dinosauroen
munduan egongo banintz…
‐Nik eramango zaitut nahi
baduzu –esan zion Dino bere dinosauro panpinak.
‐Nork esan du hori? –esan
zuen Nereak harrituta.
‐Nik esan dut, Dinok, eta 4 gurari eman
dizkizut.
‐Nik dinosauroen mundura joan nahi dut. Hori
izan zen lehenengo guraria.
Han inguruan brakiosauro kume
bat ikusi eta maskota moduan eduki nahi zuen Nereak. Bat‐batean
kume horren ama agertu zen, 4 metroko lepoa bazuen behintzat. Orduan,
hegaz egitea nahi izan zuen Nereak.
‐Hori
izango da zure bigarren guraria.‐esan zuen Dinok.
Nerea hegaz zebilen bitartean
pterodaktilo bat ikusi eta gainean jarri zen. Itsaso gainean hegaz
nekatuta zegoenean, itsasora joan nahi izan zuen. Orduan, Dinok esan
zuen:
‐Hori
izan da zure hirugarren guraria.
Itsasoan zebilen bitartean
Latosaurioa, Teratosaurioa…ikusi zituen. Orduan, bale bat agertu
zitzaion eta aho zabalik berarengana zihoan. Nerea beldurtu egin zen
eta etxera joan nahi izan zuen amets bat izateko. Horixe izan zen
bere azken guraria.
Nerea panpinen ondoan esnatu
zen eta konturatu zen dena amets bat izan zela.
June
Carcavilla (LH4)
http://www.xn--abadio-0wa.org/eu-ES/Zerbitzuak/Euskara/Ipuin%20lehiaketa%202013%202014/02%20Saritutako%20ipuinak.pdf